Renoko Euskal Liburutegia

Liburutegia 60. hamarkada bukaeran sortu zen, University of Nevada Renoko Euskal Ikerketen Programaren babespean, William Douglass eta Robert Laxaltek sustatu eta Jon Bilbaoren gidaritzapean. Euskal Liburutegia gaur egun, Nevada, Renoko Unibertsitateko (University of Nevada, Reno) Liburutegi Nagusiaren parte da.

Ordutik hona egindako ibilbide luzean Renoko Euskal Liburutegiak pisu eta zabalkunde handia izan du, eta Euskal Herritik kanpo dagoen euskal gaietako liburutegi garrantzitsuena da.

Egun, liburutegiak teknologi berriek ematen duten abantailez baliatuz eta Euskal Herriko erakunde eta liburutegiekin harreman sendoak eraikiz, bere baliabide eta ahaleginak batu nahi ditu, zerbitzu hoberenak eskaintzeko helburuarekin.

Liburutegiak Renoko Euskal Ikergunearen informazio beharrizanak asetzen ditu.

Unibertsitate-liburutegia izanik, euskal ikerketa eta ikasketa akademikoetarako Euskal Ikerguneak behar duen dokumentazio eta informazio guztia, edozein euskarritan egonik, eskuratu eta eskaintzen du. Liburutegiak Ikergunearen lanak erraztuko duten informazio zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Euskal diasporaren eta euskaldunak atzerrian egindako ibilbidearen informazio-gunea da.

Euskal Herritik kanpo, batez ere Estatu Batuetan eta herrialde anglofonoetan, euskaldunek edozein mota eta euskarritan sortutako dokumentazioa biltzeaz, zaintzeaz eta zabaltzeaz arduratzen da, etorkizuneko ikerketak ahalbideratuz. Euskal Herritik kanpo euskaldunei buruz sortutako informazioa ere jaso eta eskuragarri jartzeaz arduratzen da.

Ingeles hiztunentzako euskal mundurako leihoa da.

Euskal ikerketei buruz ingelesez argitaratutako edozein mota eta euskarritan sortutako informazio guztia bildu eta zabaltzea du helburu. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez euskal gaiei buruz sortutako onena ere jaso eta eskaintzeaz arduratzen da.

Please direct questions to basquelibrary@unr.edu
Phone: (+1 775) 682 5590
Fax: (+1 775) 327 5385

XHTML 1.0 | CSS

Updated 8 February, 2008